Datorren ostiralean, hilak 13, euskaltegiko ikasleok eta Mintzakideko partaideok bazkaria antolatu dugu. Bazkaria Mugiroko ostatuan izanen da, eguerdiko 14:00etan. Baldintza bakarra: euskaraz hitz egitea!
Anima zaitezte!
Pages
2013/12/09
2013/11/25
Etxarrin auzo-konpostagailuak bisitatzen
Joan den larunbatean, hilaren 23an, Etxarri-Aranatzen bildu ginen Lekunberriko eta Sakanako mintzakideok. Irteera horretan, konposta zer den ikasi genuen eta herriko bi auzo-konpostagailu bisitatu genituen. Zinez interesgarria izan zen!
Tarteka euria egin zuen arren, ederki egon ginen. Eskerrik asko Idoiari eta hurbildu zineten guztioi!
2013/11/18
Konposta saioa Etxarri-Aranatzen
Datorren larunbat goizean, hilaren 23an, Etxarri-Aranatzen konposta saioa antolatu dugu Sakanako mintzakideekin batera. Bertan, bi auzo-konpostagailu bisitatuko ditugu eta konposta zer den ikasiko dugu. Anima zaitezte, interesgarria izango da eta!
2013/11/12
Mintzakide Taldeak
Hauexek dira une honetan martxan dauden mintzataldeak:
Astelehenetan 10:00etan Ainhoan
Astearteetan 19:00etan (tokia zehazteke)
Asteazkenetan 17:30ean Kantinan
Ostegunetan 10:00etan Albin
Ostegunetan 18:00etan Kantinan
Talde horietan edo beste ordutegi batean parte hartzeko, jarri gurekin harremanetan. Anima zaitez!
Tlf: 948 604 704
larraungomintzakide@yahoo.es
Astelehenetan 10:00etan Ainhoan
Astearteetan 19:00etan (tokia zehazteke)
Asteazkenetan 17:30ean Kantinan
Ostegunetan 10:00etan Albin
Ostegunetan 18:00etan Kantinan
Talde horietan edo beste ordutegi batean parte hartzeko, jarri gurekin harremanetan. Anima zaitez!
Tlf: 948 604 704
larraungomintzakide@yahoo.es
2013/11/08
Errigora
Errigora ekimena: 50 euroren truke, Nafarroako produktuez osatutako saski bikain hau jaso dezakezu. Merkatuko prezio berean, baina, desberdintasun nabarmen batekin: %25 "zona no vascófona" izendatutako euskalgintzari bideratuko zaio. Egin zure ekarpena euskarari, euskalgintzari, auzolanari, geure nekazaritzari...!!!
2013/10/08
Mintzakide berriro martxan!
Kaixo lagunak!
Ikasturte hasierarekin batera, Larraungo Mintzakide egitasmoa martxan da berriro.
Dakizuenez, Mintzakide programaren helburua euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak, ohitura ez dutenak eta bere burua euskalduntzen ari diren herritarrak elkartzea da eta asteroko hitzorduak antolatzea. Egitasmoaren bidez, euskaldun zahar zein berriek aukera bikaina dute euskaraz aritzeko, jendea ezagutzeko eta harremanak-sareak euskaraz eraikitzeko.
Animatu eta eman izena!
Telefonoa: 948 604 702
Emaila: larraun@aek.org
2013/06/26
Ikasturtea amaitzear dago...
Uda hementxe daukagu, nahiz eta eguraldiarengatik ez antzeman, eta mintzakidek oporrak hartuko du datorren ikasturtera arte.
Eskerrak eman mintzakide egitasmoa Lekunberri-Larraun-Araitz eta Betelun egitea posible egin duzuen guztioi: euskara teknikaria, kultur eragileak, euskaltzaleak, euskaldun zaharrak, euskara ikasleak... azken finean, egitasmora hurbildu zareten guztioi eskerrik asko!!!
2013/06/20
Larraungo AEK-ko zozketako irabazlea!!
Larraungo AEK-ko produktuen saskiaren irabazlea hemen dugu; Gorritiko Estibalitz Gastesi izan da.
Disfrutatu!!
2013/06/18
Larraungo AEK-ko zozketa
Gaur, ekainak 18, Larraungo AEK-k bertako produktuen saski bat zozketatu du.
Irratian egin da zozketa eta sariduna 206 zkia izan da! Oraindik ez dakigu nor izan den irabazlea, baina laster jakingo dugu!!
Saskian denetarik dago; txistorrak, gazta, sagardoa, urdaiazpikoa, eztia, madalenak, esnea, ekintzetarako sarrerak, artisauen produktuak...
Hauek izan dira sariak eman dituztenak:
Bikain, Ilargun, Anatxonea, Galburu, Toki Alai, Martintxonea, Aurresku patxarana, Urrutia, Artxueta, Balda Harategia, Arbeondo, Mendukilo, Beigorri, Urzubi, Lacturale, Monika Gastesi, Oihana Goiogana, Ioseba Artzeluts.
Eskerrik asko denei!!
Larraungo AEK
2013/06/13
2013-2014 ikasturteko AEKko eskaintza
2013-2014 ikasturtean euskara ikasteko asmoa baduzu, egin aurrematrikula ekainaren 21a baino lehen! Deskontuak, ordainketa malguagoa eta beste zenbait abantaila izango dituzu. Eman izena AEKren euskaltegietan!!
Larraungo AEK 948 60 47 04
larraun@aek.org
Ordu bat doan Lekunberrin bertan behera
Gaur arratsalderako jarrita genuen hitzordua, baina jendeak ez du izenik eman eta bertan behera gelditu da.
2013/06/11
Ordu bat doan Lekunberrin
Lekunberriko Herriko Plazan
EKAINAK 13, 18:00etan
Izena eman 12a baino lehen: larraun@aek.org
Artilezko piloten tailerra
2013/06/04
Apaingarri birziklatuen tailerra
Gaur goizean, taldetxo bat elkartu gara Larraungo AEKn apaingarriak egiten ikasteko. Mintzakideko batzuk, ikasleren bat eta herrikoren bat ere animatu da ikastaroan parte hartzera. Batez ere kafe kapsulak erabili ditugu, brotxe eta diademak egiten ikasteko. Oihana Goigona izan dugu irakasle.
Oso gustora egon gara, horregatik, hurrengo asteartean, ekainak 11, goizeko 11etan berriro elkartuko gara. Nahi duzuenentzat ateak zabalik daude, izena emateko 948 60 47 04 telefonora deitu.
2013/06/02
Ikasturte bukaerako bazkaria
AEK-ko ikasleak egon dira gaur gurean! Mila esker! http://t.co/d1vWWNFugR
Ostiralean Mugiron bazkaldu genuen Larraungo AEK-ko mintzakideak, ikasleak eta irakasleak.
Ostiralean Mugiron bazkaldu genuen Larraungo AEK-ko mintzakideak, ikasleak eta irakasleak.
2013/05/31
Udako barnetegiak
AEKren UDAko eskaintza prest!!! Euskalduntze barnetegiak, familia barnetegiak, barnetegi ibilariak oinez eta bizikletaz...
Info+: http://www.hirinet.net/euskararen-agenda/berriak2/aekren-udako-eskaintza
2013/05/24
Ordu bat doan ekainaren 13ra pasa da!!
Kaixo lagun,
biharko, maiatzak 25erako antolatua genuen Ordu bat doan ekimena bertan behera uztea erabaki dugu.
Alde batetik 2k bakarrik eman dute izena eta biharko eguna ez dela aproposena ikusi dugu (EGA azterketa, gazteak azterketetan, eguraldi txarra...), horregatik ekainean beste saiakera bat egingo dugu, EKAINAREN 13an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, beraz,
ANIMATU ETA IZENA EMAN!
Nafarroako AEK-k Ordu bat doan izeneko kanpaina martxan jarri du.
Ordu baten bidez euskaraz komunikatzen lagundu nahi dizugu, doan.
Horixe baita AEK-ko euskaltegion lana: jendarteari zuzendutako zerbitzua.
Berezkoa dugun hizkuntza doan ikasi ahal izatea.
Nafarroako Gobernuak egin ezean, geuk, herritarrok, egin dezakegu.
Ikusten duzunez, salaketa kanpaina bat da, horregatik zure parte hartzea eskatzen dugu.
Izena eman behar da, taldeak eta klaseak bideratzeko. Zure izena eta maila adierazi.
larraun@aek.org
948604704
2013/05/23
Mintzakideko gure taldea
Atzo, asteazkenero bezala, hitzordua genuen laurak elkarrekin, ordu batez, euskaraz hitz egiteko. Orain arte izan dugun eguraldia dela eta, gehienetan, tabernan gelditu behar izan dugu. Atzo, askotan bezala, Kantina tabernan egon ginen.
2013/05/22
Apaingarri birziklatuen tailerra
Ekainaren 4an apaingarriak egiten ikasteko tailerra emango digu Oihana Goioganak.
Mintzakideak, ikasleak... eta nahi duzuenak gonbidaturik zaudete.
Animatu eta izena eman: 948 60 47 04 edo larraun@aek.org
Kafe kapsulak eta abalorioak bilduko ditugu egun hauetan tailerrerako.
Ordu bat doan Lekunberrin
Larraungo AEK-k, maiatzaren 25ean, 12.00etan Lekunberriko Herriko Plazan,
antolatu duen Ordu bat doan ekimenera gonbidatzen zaitu.
Nafarroako AEK-k Ordu bat doan izeneko kanpaina martxan jarri du.
Ordu baten bidez euskaraz komunikatzen lagundu nahi dizugu, doan.
Horixe baita AEK-ko euskaltegion lana: jendarteari zuzendutako zerbitzua.
Berezkoa dugun hizkuntza doan ikasi ahal izatea.
Nafarroako Gobernuak egin ezean, geuk, herritarrok, egin dezakegu.
Ikusten duzunez, salaketa kanpaina bat da, horregatik zure parte hartzea eskatzen dugu.
Izena eman behar da, taldeak eta klaseak bideratzeko. Zure izena eta maila adierazi.
larraun@aek.org
948604704
Ikusi:
http://www.youtube.com/watch?v=NTraJ-mJJ8M&feature=share
Ordu bat doan ekimena Lekunberrin
Maiatzak 25, larunbata, goizean AEK-k euskaraz klase ordu bat doan emango du.
Izena ematea beharrezkoa da; 948 60 47 04 edo larraun@aek.org
Animatu!!!
Mintzakidekoak Beteluko elkartean
Astelehenean, lekunberriko mintzakideak Betelura joan ginen hango taldearekin egotera. Elkartean egon ginen eta oso ongi pasatu genuen!! Orain, Betelukoak Lekunberrira etortzeko zain gaude!!
2013/05/17
Mintzakideko taldeak elkarturik
Aupa lagunak!
Azkeneko hilabeteetan ekintzak antolatu dira asteburuan (gaztategia, peru-harrira bisita) eta ikusi da jendea asteburuetan lana edo familia dela eta, ez dela animatzen, horregatik, uste dut astean zehar elkartzea errazagoa dela.
Aurreko asteazkenean, mintzakideko 2 talde elkartu ginen zerbait hartzera kantinan eta hurrengo astelehen honetan, maiatzak 20, batzuk Betelura joango gara Beteluko taldearekin egotera. 6:30etan gelditu gara Albi taberna kanpoan kotxez joateko.
Eta ostegun honetan, maiatzak 23, eskolan geldituko gara beste talde batekin 15:00etan beraiekin paseatzeko joateko.
Animatzen zareten guztiak, badakizue!!
Mintzakide taldeak
Hauek dira une honetan martxan dauden mintzataldeak, horietan edo beste ordutegi batean parte hartzeko bete fitxa hau
Astelehenetan: 18:30ean Albin
(19:00etan Betelun)
Asteartetan: 19:00etan Kantinan
Asteazkenetan: 17:30ean AEKn
Ostegunetan: 15:00etan Eskolan
Ostiraletan: 11:30etan Izarren
Ikusten duzunez, ordutegi zabala dugu, animatu zaitez gurekin euskaraz bizitzera!!
2013/05/16
Mintza Eguna badator!!
Oraindik ez duzula izena eman aurtengo Euskal Herriko Mintza Egunean?
Noiz? EKAINAREN 1ean
Non? Elgoibarren
Idatzi mezu bat larraungomintzakide@yahoo.es helbidera!!
Noiz? EKAINAREN 1ean
Non? Elgoibarren
Idatzi mezu bat larraungomintzakide@yahoo.es helbidera!!
2013/05/15
Mintzakide aurrera!!
Gaur mintzakideko 2 talde desberdinetako partaideak elkartu gara Lekunberrin, elkarrekin zerbait hartzera, eta datorren asteartean berriro elkartuko gara beste 2 taldeko partaideak Betelun.
Ikasturte amaierako bazkaria
MAIATZAK 31 – 14,00etan
Larraungo AEKko ikasleak + mintzakideko partaideak elkartuko gara
MUGIROKO OSTATUAN
Animatu eta izena eman!! (maiatzaren 29a baino lehen)
Ordu bat doan ekimena
Kaixo lagun,
e-posta honen bitartez Larraungo AEK-k, maiatzaren 25ean, 12.00etan Lekunberriko Herriko Plazan,
antolatu duen Ordu bat doan ekimenera gonbidatzen zaitu.
Nafarroako AEK-k Ordu bat doan izeneko kanpaina martxan jarri du. Ordu baten bidez euskaraz komunikatzen lagundu nahi dizugu, doan. Horixe baita AEK-ko euskaltegion lana: jendarteari zuzendutako zerbitzua. Berezkoa dugun hizkuntza ...doan ikasi ahal izatea. Nafarroako Gobernuak egin ezean, geuk, herritarrok, egin dezakegu.
Ikusten duzunez, salaketa kanpaina bat da, horregatik zure parte hartzea eskatzen dugu.
Izena eman behar da, taldeak eta klaseak bideratzeko. Zure izena eta maila adierazi.
larraun@aek.org
948604704
Eskerrik asko
Larraungo AEK
e-posta honen bitartez Larraungo AEK-k, maiatzaren 25ean, 12.00etan Lekunberriko Herriko Plazan,
antolatu duen Ordu bat doan ekimenera gonbidatzen zaitu.
Nafarroako AEK-k Ordu bat doan izeneko kanpaina martxan jarri du. Ordu baten bidez euskaraz komunikatzen lagundu nahi dizugu, doan. Horixe baita AEK-ko euskaltegion lana: jendarteari zuzendutako zerbitzua. Berezkoa dugun hizkuntza ...doan ikasi ahal izatea. Nafarroako Gobernuak egin ezean, geuk, herritarrok, egin dezakegu.
Ikusten duzunez, salaketa kanpaina bat da, horregatik zure parte hartzea eskatzen dugu.
Izena eman behar da, taldeak eta klaseak bideratzeko. Zure izena eta maila adierazi.
larraun@aek.org
948604704
Eskerrik asko
Larraungo AEK
2013/05/06
2013/04/26
Peru-Harrira bisita bertan behera
Lekunberri-Larraungo mintzakidekoak bihar Peru-Harrira bisita genuen antolatuta, baina bertan behera geratzen da, jendea ez delako animatu, ea beste batean!!
2013/04/25
Subscribe to:
Posts (Atom)