Pages
2015/12/21
2015/12/18
2015/12/15
2015/11/04
Hartu eta eman!
Hartu Nafarroako hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia. Eman bultzada Nafarroa hegoaldeko nekazal ekoizpenari eta saskiaren balioaren %25 bertako euskalgintzari. Beraiek dagoeneko hartu eta eman dute... eta zuk?
Eskatu zure saskia Larraungo AEKn edo Amaralar Elkartean!
2015/10/28
Errigora
Nafar hegoaldeko uzta
euskarari puzka
HARTU ETA EMAN
Eskatu zure saskia
Larraungo AEKn
948604704
larraun@aek.eus
2015/06/11
Iruñera txangoa
Datorren asteazkenean, hilaren 17an, mintzakide batzuek pentsatu dute Iruñera irteeratxo bat egitea. Asmoa da hirian zehar ibiltzea, toki interesgarriak ezagutzea eta primeran pasatzea! Mintzakide guztiok zaudete gonbidatuta; beraz, anima zaitezte! Aukera polita izan daiteke ikasturteari agur esteko, ezta?
Izena emateko deitu 948604704 zenbakira.
Animatu eta parte hartu!
Izena emateko deitu 948604704 zenbakira.
Animatu eta parte hartu!
2015/05/29
Gorka Urbizu euskara ikasleekin
Atzo, Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu Larraungo AEK-n egon zen, bertako euskara ikasleekin solasean eta kantuan. Ederra izan zen!
Eskerrik asko, Gorka!
Eskerrik asko, Gorka!
2015/05/28
"Loreak" filma
Maiatzaren 29an, ostiralean, Lekunberriko maiatza kulturalaren barruan, "Loreak" filma botako dute Udal aretoan arratsaldeko 20:00etan. Oraindik ikusteko aukerarik ez baduzue izan, anima zaitezte, merezi du eta!
2015/05/14
Igartubeiti baserri-museora txangoa
Maiatzaren 30ean, larunbatean, Igartubeiti baserri-museora joateko txangoa antolatu dugu Sakanako mintzakideekin batera.
Igartubeiti baserria XVI. mendean eraiki zuten eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren eredu paregabea da. Gaur egun, barrutik antzinako baserrien egiazko bizitza birsortzen duen museo bihurtu dute eta, bertara joanda, duela lau mende euskal baserria nolakoa zen ikus dezakegu.

Benetan interesgarria da, hementxe duzue haien web orria, kuxkuxeatzeko: http://www.igartubeitibaserria.eus/museoa
Aukera ezinhobea izan daiteke familiarekin egun eder bat pasatzeko! Eta gogoratu euskaldun guztiei zuzenduta dagoela, beraz, edonor etor daiteke!
Anima zaitezte!
Eman izena 948604704 telefonoan edo larraun@aek.org helbidean.
2015/05/07
Xaboia egiteko tailerra
Datorren asteazkenean, hilaren 13an, Amaralar elkarteko hainbat kidek xaboia egiteko tailerra eskainiko dute. 18:30ean izango da Lekunberriko udaletxean. Sarrera gisa, Mikel Saralegik Amaralar elkartea zer den azalduko digu eta, segidan, Joseba Artzelutsen eskutik, xaboia etxean guk geuk nola egin dezakegun ikasiko dugu.
Parte hartu nahi baduzue, eman izena AEKn aurretiaz (948604704 edo larraun@aek.org).
Anima zaitezte!
Parte hartu nahi baduzue, eman izena AEKn aurretiaz (948604704 edo larraun@aek.org).
Anima zaitezte!
2015/04/13
Berriz sagardotegira!
Kaixo lagunok!
Datorren ostegunean, hilaren 16an, euskaltegiko talde batek afaria antolatu du Oderizko sagardotegian eta, jakina, mintzakideak ere animatu nahi izan ditu. Afaria gaueko 21:00ak aldera izango da. Beraz, badakizue, animatzen bazarete, eman izena aurretiaz euskaltegian 948 604 704 telefonora deituz.
Parte hartu!

2015/03/27
2015/03/12
Bertso-afaria Lizaso eta Egañarekin
Datorren larunbatean, martxoaren 14an, bertso-afaria dago Kattagorri elkartean, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin.
Animatu!
Animatu!
2015/03/05
Korrika kulturala
Martxoan, Korrika dela eta, hainbat ekintza antolatuko dira: kantu-poteoa, korrika afaria, korrika txiki, musika eskolako kontzertua...
Animatu eta parte hartu!
Animatu eta parte hartu!
2015/03/03
Aldazko sagardotegian afaria larunbatean
Iepa mintzakideok!
Datorren larunbatean, martxoaren 7an, AEK-k afaria antolatu du Aldazko sagardotegian. Etorri nahi izanez gero, mesedez, eman izena AEK-ko telefono zenbaki hauetara deituz: 948604704 edo 655729879

2015/02/23
"Aupa Etxebeste!" filma Lekunberriko udaletxean
Otsailaren 24an, asteartean, euskaltegiko ikasleek "Aupa Etxebeste!" film bikaina ikusiko dute Lekunberriko udaletxean, eguerdiko 14:30ean. Mintzakideak ere gonbidatuta zaudete; beraz, nahi izanez gero, bertara agertu!
Anima zaitezte!
Anima zaitezte!
2015/02/16
Korrikaren aurkezpen festa
Datorren igandean, hilaren 22an, Korrikaren aurkezpen festa izango da Lekunberrin. Hasteko, arratsaldeko 17:00etan, udaletxeko batzar aretoan korrika desfilea izango da, korrikako arropa erosteko aukera bikaina.
Segidan, "Larraun korrikan" lehiaketa izango da; bertan, Larrauni eta Korrikari buruzko galderak egingo zaizkie lehiatuko diren taldeei. Txapeldunek korrika afarirako txartel bana irabaziko dute.
Ondoren, txokolatada egingo da eta, bukatzeko, Kantinan, arratsaldeko 20:00etan "Neu,e buruben" talde nafarrak kontzertua eskainiko du dohainik.
Animatu eta parte hartu!!!

2015/02/03
Pettiren kontzertua igandean Kantinan
Datorren igandean, otsailaren 8an, Pettik kontzertua eskainiko du Lekunberriko Kantinan. Arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrerak 5 euro.
Animatu!!
Animatu!!
2015/02/02
2015/01/21
Bitxigintza tailerra
Hurrengo asteazkenean, hilaren 28an, bitxigintza tailerra antolatu du Mintzakidek. Kafe-kapsulekin bitxiak egiten ikasiko dugu. Larraungo AEK euskaltegian egingo da, arratsaldeko 17:30ean.
Horretarako, zenbait gauza behar izango ditugu:
- Silikona beroko pistola
- Nespresso kapsulak
- Botoi politen bat edo abalorioak
- Fieltroa
- Haria eta orratza
- Guraizeak
Etxean horrelakorik baduzue, ekarri mesedez. Bestela, lasai egon, guk geuk eramango ditugu eta.
Animatu eta parte hartu!
2015/01/09
"Lurra" taldea Lekunberriko Kantinan
LURRA-k, Iñigo Muguruzaren talde berriak, bigarren lana kaleratuko du aurten: "Akatsa sisteman". Urtarrilaren 18an, igandean, Lekunberriko Kantina Rock-en arituko dira, arratsaldeko 20:00etan.
Anima zaitezte!
Anima zaitezte!
Subscribe to:
Posts (Atom)