Pages

2014/09/26

Izan mintzakide!

Aurten ere martxan da Larraun eta Lekunberriko Mintzakide programa. Oraingoan #lotsarikgabe izango da gure leloa. Beraz, badakizue, utzi lotsa alde batera eta eman euskaltegian izena!

Izena emateko:

948604704 / 607622102 
larraun@aek.org 





2014/09/19

Kantu-poteoa

AEK-k ikasturte berriko matrikulazio kanpainaren baitan, kantu-poteoa antolatu du irailaren 19an, ostirala. Arratsaldeko 18:30etan, Lekunberriko plazatik abiatuko gara. Kantu-poteoa larraundar soinu-jole, bertsolari eta kantariekin eginen dugu tabernaz-taberna eta ondoren, Kantinan luncha eskainiko dute parte-hartzaile guztientzat. 

Denon artean matrikulazio kanpainari bultzada emateko, anima zaitezte eta eman diezaiogun hasiera asteburuari kantari!










2014/09/09

Matrikulazio kanpaina zabalik Larraungo AEKn

Anima zaitez eta ikasi euskara gurekin!

- Euskara eskolak
- Autoikaskuntza
- Guraso taldeak
- Titulu homologatuak
- Mintzakide egitasmoa

Iparraldeko Euskara Mankomunitateak diruz lagundutako ikastaroak.

Izena emateko azken eguna irailaren 26a.

Bulego ordutegia: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00

Telefonoa: 948604704 edo 607622102
larraun@aek.org