Pages

2013/10/08

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!


Mintzakide berriro martxan!


Kaixo lagunak!

Ikasturte hasierarekin batera, Larraungo Mintzakide egitasmoa martxan da berriro. 

Dakizuenez, Mintzakide programaren helburua euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak, ohitura ez dutenak eta bere burua euskalduntzen ari diren herritarrak elkartzea da eta asteroko hitzorduak antolatzea. Egitasmoaren bidez, euskaldun zahar zein berriek aukera bikaina dute euskaraz aritzeko, jendea ezagutzeko eta harremanak-sareak euskaraz eraikitzeko.

Animatu eta eman izena!

Telefonoa: 948 604 702
Emaila:  larraun@aek.org