Pages

2021/06/17


GARAGARDOGINTZA SAIOA

 Etxeko garagardoa egiten ikasi nahi duzu? Heldu den asteartean, ekainak 22, 18:00etan Erasoko Zapak eta Berueteko Pintxok etxeko garagardoa egiten erakutsiko digute. Erason izanen da ikastarotxoa eta aurretik izena eman behar da 638213199 telefonoan. Animatu zaitezte!

2021/05/09


 Kaixo! 

Heldu den asteartean, maiatzak 18, Laura Gurbindorekin inguruko sendabelarrak ezagutzera aterako gara. Ibilalditxo bat eginen dugu Jauntsarastik abiatuta. Animatu zaitez!

2021/05/05

Argazki lehiaketaren irabazleak!!!

Goretti Lasarte eta Martina Morais izan dira argazki lehiaketaren irabazleak! Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! 


Goretti Lasarte 

Nork lapurtu dizkit kukupelak: 

Urte honek gauza asko kendu dizkigu, batzuei bizitza, askori osasuna, eta denoi bidaiatzeko aukera. Aurten ez ditut onttoak hartu, ez dizkiet koloretako hostoei argazkirik egin, ez dut familiarekin totx egin, eta ez ditut kukupelak hartu. 

Joaquin Sabinak etzekien nork lapurtu zion apirila, baina nik badakit nork lapurtu dizkidan kukupelak, eta Covid izena du.


 

Martina Morais




2021/01/13

Maskara eta guzti euskaraz PRAKTIKATU eta BIZI!

 Maskara eta guzti euskaraz PRAKTIKATU eta BIZI! 

Zatoz gurekin! 
Eman izena: 607622102

2020/10/30

EUSKARAZ PRAKTIKATU NAHI?


 EUSKARAZ PRAKTIKATU NAHI?

Orain ere on line egiteko aukera.

Animatu eta parte hartu!

Eman izena

2020/09/18

Mintzapraktika taldeak laster batzen hasiko dira!!!

 Kaixo, lagun:
Mintzapraktika taldeak laster batzen hasiko dira, anima zaitez eta parte hartu.
Izena emateko 607622102 telefonora deitu, pasatu euskaltegitik edo klikatu lotura honetan  https://labur.eus/eBXn6 😊



 

2020/03/25

BIRUSAK EZ GAITU MUTUTUKO!



Aupa lagunok! Birusak ez gaitu mututuko!

Esteka honetan hainbat baliabideen loturak daude etxean ez aspertzeko. Horietan klikatu eta sartuko zarete. 

Aupa zuek! 

2019/10/22

Euskeraz praktikatu nahi? Lagun berriak egin nahi?









Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean. DOHAINIK da! 😊

2018/05/14

Mintzakide - DBH 2




Pasa den ostiralean, maiatzaren 11an, DBH 2ko ikasleak eta Mintzakideko partaideak berriz ere elkartu ziren. Oraingo honetan Mintzakideko partaideek egiten zizkieten galderak. Aurrekoan bezala, Mintzakideko kideak taldez talde ibili dira isildu gabe.
Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik!