Atzo, Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu Larraungo AEK-n egon zen, bertako euskara ikasleekin solasean eta kantuan. Ederra izan zen!
Eskerrik asko, Gorka!
Pages
2015/05/29
2015/05/28
"Loreak" filma
Maiatzaren 29an, ostiralean, Lekunberriko maiatza kulturalaren barruan, "Loreak" filma botako dute Udal aretoan arratsaldeko 20:00etan. Oraindik ikusteko aukerarik ez baduzue izan, anima zaitezte, merezi du eta!
2015/05/14
Igartubeiti baserri-museora txangoa
Maiatzaren 30ean, larunbatean, Igartubeiti baserri-museora joateko txangoa antolatu dugu Sakanako mintzakideekin batera.
Igartubeiti baserria XVI. mendean eraiki zuten eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren eredu paregabea da. Gaur egun, barrutik antzinako baserrien egiazko bizitza birsortzen duen museo bihurtu dute eta, bertara joanda, duela lau mende euskal baserria nolakoa zen ikus dezakegu.

Benetan interesgarria da, hementxe duzue haien web orria, kuxkuxeatzeko: http://www.igartubeitibaserria.eus/museoa
Aukera ezinhobea izan daiteke familiarekin egun eder bat pasatzeko! Eta gogoratu euskaldun guztiei zuzenduta dagoela, beraz, edonor etor daiteke!
Anima zaitezte!
Eman izena 948604704 telefonoan edo larraun@aek.org helbidean.
2015/05/07
Xaboia egiteko tailerra
Datorren asteazkenean, hilaren 13an, Amaralar elkarteko hainbat kidek xaboia egiteko tailerra eskainiko dute. 18:30ean izango da Lekunberriko udaletxean. Sarrera gisa, Mikel Saralegik Amaralar elkartea zer den azalduko digu eta, segidan, Joseba Artzelutsen eskutik, xaboia etxean guk geuk nola egin dezakegun ikasiko dugu.
Parte hartu nahi baduzue, eman izena AEKn aurretiaz (948604704 edo larraun@aek.org).
Anima zaitezte!
Parte hartu nahi baduzue, eman izena AEKn aurretiaz (948604704 edo larraun@aek.org).
Anima zaitezte!
2015/04/13
Berriz sagardotegira!
Kaixo lagunok!
Datorren ostegunean, hilaren 16an, euskaltegiko talde batek afaria antolatu du Oderizko sagardotegian eta, jakina, mintzakideak ere animatu nahi izan ditu. Afaria gaueko 21:00ak aldera izango da. Beraz, badakizue, animatzen bazarete, eman izena aurretiaz euskaltegian 948 604 704 telefonora deituz.
Parte hartu!

Subscribe to:
Posts (Atom)