Pages

2013/01/30

2013/01/23

Lekukoaren bila ginkana



Edizio honetako Korrikan beste erronka batekin gatoz, “Lekukoaren bila” ginkana. Honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen!

2013/01/11

Ikasleei omenaldia


Euskalduntzen ari diren ikasleak omenduko ditu aurten AEK-k Korrika 18ren karietara. Horretarako "txotx erraldoia" antolatu du urtarrilaren 26an Usurbilen (Gipuzkoa), hau da, egun osoko jaialdia. Kale animazioa, trikitilariak, txarangak eta bertsolariak ez dira faltako egunean zehar, eta eguerdian bertso bazkaria izanen da, kupelak ireki ondotik. Arratsaldean omenaldia eginen dute, eta erromeria, kantu jira eta Esne Beltza taldearen kontzertuarekin bukatuko da eguna. 

AEK-k Usurbilera bertaratzeko gonbitea luzatu die Euskalakari guziei. Sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke euskaltegietan, eta EHNE Bizkaiak emandako produktuekin prestatutako bazkaria, sagardoa, kontzertua eta autobusa barnebiltzen ditu sarrerak. 

Jaialdiarekin Korrika 18rako giroa berotzen hasiko da AEK. Martxoaren 14tik 24ra izanen da euskararen aldeko lasterketa, Andoaindik Baionara.

2013/01/10

Gure bideokopla

Pasaden urtean mintzakideko partaideak bideokopla lehiaketan parte hartu genuen eta denen artean bideo hau sortu genuen.

Facebooken gaude!

LARRAUN LEKUNBERRI ARAITZ ETA BETELUKO MINTZAKIDEOK FACEBOOK BERRIA DAUKAGU,   Sartu eta ikusi!!!

Korrika batzordea sortu nahi dugu

KORRIKA BADATOOORRR!

KORRIKA BATZORDEA URTARRILAK 15, 17,30etan Larraungo AEKn. ANIMATU ZAITEZ!!!

Norentzat da mintzakide?

Euskara ikasleentzat, ikas prozesua azkartzeko.

Euskaldunentzat, erabiltzeko aukerak zabaltzeko.

16 urtetik gorako euskara maila ertaina duten herritar guztientzat.
Zer da mintzakide? Euskara praktikatu eta euskaraz bizi ahal izateko hainbat jarduera eta ekitaldi antolatzen dituen programa da. Nork dauka euskaraz hitz egin nahi duen baten batekin denboratxo bat pasatzeko denbora astean ordubete, paseatuz lasai hitz egiteko, kafe bat hartu eta hitz egiteko, xakean jolastuz hitz egiteko, mendian, kalean, gauean, goizean arratsaldean...? Animatzen bazara izena eman! Taldeak osatuko ditugu astean behin elkartu eta euskaraz hitz egiteko!!