Pages

2013/06/26

Ikasturtea amaitzear dago...





Uda hementxe daukagu, nahiz eta eguraldiarengatik ez antzeman, eta mintzakidek oporrak hartuko du datorren ikasturtera arte.

Eskerrak eman mintzakide egitasmoa Lekunberri-Larraun-Araitz eta Betelun egitea posible egin duzuen guztioi: euskara teknikaria, kultur eragileak, euskaltzaleak, euskaldun zaharrak, euskara ikasleak... azken finean, egitasmora hurbildu zareten guztioi eskerrik asko!!!

2013/06/20

Larraungo AEK-ko zozketako irabazlea!!



Larraungo AEK-ko produktuen saskiaren irabazlea hemen dugu; Gorritiko Estibalitz Gastesi izan da.
Disfrutatu!!

2013/06/18

Artilezko piloten tailerra







Gaur, ekainak 18, Mayka gure ikasleak, artilezko eta fieltrozko pilotak egiten erakutsi digu.

Larraungo AEK-ko zozketa






Gaur, ekainak 18, Larraungo AEK-k bertako produktuen saski bat zozketatu du.
Irratian egin da zozketa eta sariduna 206 zkia izan da! Oraindik ez dakigu nor izan den irabazlea, baina laster jakingo dugu!!

Saskian denetarik dago; txistorrak, gazta, sagardoa, urdaiazpikoa, eztia, madalenak, esnea, ekintzetarako sarrerak, artisauen produktuak...

Hauek izan dira sariak eman dituztenak:

Bikain, Ilargun, Anatxonea, Galburu, Toki Alai, Martintxonea, Aurresku patxarana, Urrutia, Artxueta, Balda Harategia, Arbeondo, Mendukilo, Beigorri, Urzubi, Lacturale, Monika Gastesi, Oihana Goiogana, Ioseba Artzeluts.

Eskerrik asko denei!!

Larraungo AEK

2013/06/13

2013-2014 ikasturteko AEKko eskaintza



2013-2014 ikasturtean euskara ikasteko asmoa baduzu, egin aurrematrikula ekainaren 21a baino lehen! Deskontuak, ordainketa malguagoa eta beste zenbait abantaila izango dituzu. Eman izena AEKren euskaltegietan!!

Larraungo AEK 948 60 47 04
larraun@aek.org

Ordu bat doan Lekunberrin bertan behera

Gaur arratsalderako jarrita genuen hitzordua, baina jendeak ez du izenik eman eta bertan behera gelditu da.

2013/06/11

Ordu bat doan Lekunberrin


Lekunberriko Herriko Plazan
EKAINAK 13, 18:00etan
Izena eman 12a baino lehen: larraun@aek.org

Artilezko piloten tailerra

 
 
 
 
Datorren asteartean, ekainak 18, ume txikientzako pilotak egiten ikasiko dugu.
10:30ean Larraungo euskaltegian.
 
Artilea eta orratzak ekarri!!
 
Izena eman: larraun@aek.org




Apaingarri birziklatuen tailerra













Gaur goizean, berriz elkartu gara koilareak eta brotxeak egiteko.

2013/06/04

Apaingarri birziklatuen tailerra






Gaur goizean, taldetxo bat elkartu gara Larraungo AEKn apaingarriak egiten ikasteko. Mintzakideko batzuk, ikasleren bat eta herrikoren bat ere animatu da ikastaroan parte hartzera. Batez ere kafe kapsulak erabili ditugu, brotxe eta diademak egiten ikasteko. Oihana Goigona izan dugu irakasle.
Oso gustora egon gara, horregatik, hurrengo asteartean, ekainak 11, goizeko 11etan berriro elkartuko gara. Nahi duzuenentzat ateak zabalik daude, izena emateko 948 60 47 04 telefonora deitu.