Pages

2014/12/16

Bertso-afaria Lekunberriko kanpinean

Datorren ostiralean, abenduaren 19an, bertso-afaria izango da Lekunberriko kanpinean. Afaria gaueko 21:30ean hasiko da eta Julio Soto eta Igor Elortza arituko dira bertsotan.

Izena emateko, hurbildu kanpinera edo deitu 610087746 zenbakira, osteguna baino lehen.

Anima zaitezte!


2014/12/10

Kashbad Kantinan

Kaixo lagunok!

Datorren larunbatean, hilak 13, Kashbad taldea "Arrakala" diska berria aurkeztera dator Kantinara. Gaueko 23:30ean da hitzordua.


Kutsu arabiarreko izena duen talde hau 1991n sortu zuten, Errenterian (Gipuzkoa). Hardcoretik abiatuta, intentsitate eta melodia handiko kantuak idatzi zituzten, baina, horrez gain, abeslaria Sorkun Rubio izateak asko lagundu zien. Zer esanik ez, Euskal Herriko rockean sexuen arteko berdintasunaren aldeko bidea zabaldu zuten, askorentzat eredu bihurtuz. Taldeak hiru disko grabatu zituen eta 2001. urtean desegin zen, baina 2007an berriz elkartu zen hiru kontzertu emateko. 2014ko urtarrilean kanta berriak sortzen ari zela iragarri zuen taldeak (Iturria: Badok.info).


Anima zaitezte!