Pages

2014/02/26

Bertso-afaria

Martxoaren 15ean Andoni EgaƱa eta Uxue Alberdi gurera etorriko dira. Aukera paregabea giro euskaldunean bertso saio on batez gozatzeko eta ongi pasatzeko!

Anima zaitezte!

2014/02/19

Lekunberriko inauteriak



Larunbatean Lekunberrin inauteriak ospatuko ditugu. Anima zaitezte, jantzi mozorroak eta atera kalera!

2014/02/03

Santa Ageda bezpera




Otsailaren 4an asteartearekin, Lekunberri-Gorriti-Uitzi.


Hartu makilak, alai dezagun
larraun ibarra kopletan
mitxausenetik irtengo gara
arratsaldeko bostetan.

Lekunberriri buelta bat eman
eta salto Gorritira
bagoazela badakite eta
gure zain egongo dira.

Bide zaharra hartuko dugu
Uitzira ailegatzeko
mokadutxo bat emango dute
barneko hotzak kentzeko.

Anima zaitezte!!

17:00ean Mitxausenean (ekarri makilak eta kantatzeko gogoa!)