Pages

2015/01/21

Bitxigintza tailerra

Hurrengo asteazkenean, hilaren 28an, bitxigintza tailerra antolatu du Mintzakidek. Kafe-kapsulekin bitxiak egiten ikasiko dugu. Larraungo AEK euskaltegian egingo da, arratsaldeko 17:30ean.



Horretarako, zenbait gauza behar izango ditugu:

- Silikona beroko pistola
- Nespresso kapsulak
- Botoi politen bat edo abalorioak
- Fieltroa
- Haria eta orratza
- Guraizeak

Etxean horrelakorik baduzue, ekarri mesedez. Bestela, lasai egon, guk geuk eramango ditugu eta. 

Animatu eta parte hartu!

2015/01/09

"Lurra" taldea Lekunberriko Kantinan

LURRA-k, IƱigo Muguruzaren talde berriak, bigarren lana kaleratuko du aurten: "Akatsa sisteman". Urtarrilaren 18an, igandean, Lekunberriko Kantina Rock-en arituko dira, arratsaldeko 20:00etan.

Anima zaitezte!