Pages

2014/05/30

Matrikulazio eskaintza berezia

2014/15 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena orain emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta:
Ekainaren 20a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako abantaiala hauek izango dituzte:
  • %5eko deskontua 14-15 ikasturteko matrikularen prezioan
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
  • 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
  • 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenute, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Irailaren 29tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.
Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 // 946 464 000
Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 20a baino lehen eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!


Euskararen kate hautsiak

Gaur, maiatzaren 30ean, arratsaldeko 20:00etan Dabid Anautek hitzaldia emango du Lekunberriko Kantinan.



Ikasturte amaierako bazkaria


Larraungo AEK-k ikasturte amaiera ospatu nahian, bazkaria antolatu du ekainaren 13an, ostiralean,  Aldazko ostatuan. Eman izena euskaltegian.

Animatu, esan zure ingurukoei eta parte hartu!




Udan ere mintzakide!





Udan ere euskara praktikatu nahi baduzu, ez galdu aukera! Izan ere, udan ere mintzakide taldeak sortuko ditugu. Eman izena euskaltegian edo jakinarazi dinamizatzaileari. Izena emateko epea ekainaren 20an amaituko da.

Animatu eta parte hartu!

Udan ere euskaraz!