2013/02/20

korrika kulturala Atallun otsailaren 23an


Otsailaren 23ko ginkana ondoren ez da bazkaria egongo, luntxa egongo da parte hartzaileentzat eta bertara hurbiltzen diren guztientzat!!

2013/02/18

Korrika Kultura

Hurrengo larunbatean, otsailaren 23an, ATALLUN korrika kulturala ospatuko da.
Goizean, Lekukoaren bila GINKANA egingo da eta ondoren herri bazkaria egongo da bertsolariekin.
Giro hori aprobetxatuz, arratsaldean Mailope Gazte Asanbladak, Aralar Herri Irratia eta Mailope Herri Aldizkaria laguntzeko jaialdia prestatu dute.
Hau da egun osoko egitaraua:

-11:00etan Lekukoaren bila GINKANA.

-14:00etan BERTSO-BAZKARIA: Aritz Saragueta eta Miel Mari Elosegi “Luze”-ren eskutik.
(Bazkarirako txartelak 13€-tan salgai asteazkena arte, umeentzat 6 €- tan: Lekunberriko AEK-n, Beteluko ostatuan, Beteluko dendan, Arribeko gasolindegian eta Arribe...ko dendan!!)

-17:00etan Larraungo Pilota Eskolako PILOTARIEN PARTIDUAK.

-18:30etan MUS TXAPELKETA.

-Afaltzeko OGITARTEKOAK salgai.

-22:00etan ZOZKETA.

-Egunean zehar barra zabalik eta gauean FESTA!!!!

Animatu eta parte hartu!
 

2013/02/07

Korrika Kulturala


Mintzakide Kanpaina


Mintzataldeen funtzionamendua


Programa hau dohakoa eta borondatezkoa da; inor ez dago behartuta hona etortzen, baina guztiok gustura egoteko, konpromisoa hartu eta funtzionamendua ezagutu behar dugu.

- Taldeak autonomoak dira dinamizatzailearen laguntzarekin.

- Beti euskaraz egingo da, baina ez dira eskolak izango.

- Errespetua partaideen artean ezinbestekoa da.

- Hilabetean behin ekintzak antolatzen dira beste taldeetako kideak ezagutzeko eta euskaraz gauza gehiago egiteko. (Ekintza batzuk irekita daude herritarrentzat).

HARTU BEHAR DIREN KONPROMISOAK:

- Astean ordu betez elkartzea.

- Asistentzia eta puntualitatea. Huts egiten bada abisatu.

Ikusten duzu zer erraza den, ezta? Bada, animatu zaitez!!!

telefonoa: 948 60 47 04
e-posta: larraun@aek.org