Pages

2013/02/18

Korrika Kultura

Hurrengo larunbatean, otsailaren 23an, ATALLUN korrika kulturala ospatuko da.
Goizean, Lekukoaren bila GINKANA egingo da eta ondoren herri bazkaria egongo da bertsolariekin.
Giro hori aprobetxatuz, arratsaldean Mailope Gazte Asanbladak, Aralar Herri Irratia eta Mailope Herri Aldizkaria laguntzeko jaialdia prestatu dute.
Hau da egun osoko egitaraua:

-11:00etan Lekukoaren bila GINKANA.

-14:00etan BERTSO-BAZKARIA: Aritz Saragueta eta Miel Mari Elosegi “Luze”-ren eskutik.
(Bazkarirako txartelak 13€-tan salgai asteazkena arte, umeentzat 6 €- tan: Lekunberriko AEK-n, Beteluko ostatuan, Beteluko dendan, Arribeko gasolindegian eta Arribe...ko dendan!!)

-17:00etan Larraungo Pilota Eskolako PILOTARIEN PARTIDUAK.

-18:30etan MUS TXAPELKETA.

-Afaltzeko OGITARTEKOAK salgai.

-22:00etan ZOZKETA.

-Egunean zehar barra zabalik eta gauean FESTA!!!!

Animatu eta parte hartu!
 

No comments:

Post a Comment