Pages

2013/02/07

Mintzataldeen funtzionamendua


Programa hau dohakoa eta borondatezkoa da; inor ez dago behartuta hona etortzen, baina guztiok gustura egoteko, konpromisoa hartu eta funtzionamendua ezagutu behar dugu.

- Taldeak autonomoak dira dinamizatzailearen laguntzarekin.

- Beti euskaraz egingo da, baina ez dira eskolak izango.

- Errespetua partaideen artean ezinbestekoa da.

- Hilabetean behin ekintzak antolatzen dira beste taldeetako kideak ezagutzeko eta euskaraz gauza gehiago egiteko. (Ekintza batzuk irekita daude herritarrentzat).

HARTU BEHAR DIREN KONPROMISOAK:

- Astean ordu betez elkartzea.

- Asistentzia eta puntualitatea. Huts egiten bada abisatu.

Ikusten duzu zer erraza den, ezta? Bada, animatu zaitez!!!

telefonoa: 948 60 47 04
e-posta: larraun@aek.org

No comments:

Post a Comment