2014/03/24

Afaria Oderizko sagardotegian

Txotx garaian gaudela eta, plan ezinhobea dugu zuentzat: afari goxo-goxoa Oderizko Juanluzenea sagardotegian martxoaren 28an, ostiralean. Afaltzera joan aurretik, pote batzuk hartuko ditugu eta gero sagardotegira abiatuko gara. Taxiz egingo dugu joan-etorria, lasaiago ibiltze aldera.

Elkargunea: Ainhoa tabernan iluntzeko 20:00etan (bestela, 21:00etan sagardotegian)

Menuaren prezioa: 32 euro

Anima zaitezte!!!