Pages

2021/05/09


 Kaixo! 

Heldu den asteartean, maiatzak 18, Laura Gurbindorekin inguruko sendabelarrak ezagutzera aterako gara. Ibilalditxo bat eginen dugu Jauntsarastik abiatuta. Animatu zaitez!

2021/05/05

Argazki lehiaketaren irabazleak!!!

Goretti Lasarte eta Martina Morais izan dira argazki lehiaketaren irabazleak! Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! 


Goretti Lasarte 

Nork lapurtu dizkit kukupelak: 

Urte honek gauza asko kendu dizkigu, batzuei bizitza, askori osasuna, eta denoi bidaiatzeko aukera. Aurten ez ditut onttoak hartu, ez dizkiet koloretako hostoei argazkirik egin, ez dut familiarekin totx egin, eta ez ditut kukupelak hartu. 

Joaquin Sabinak etzekien nork lapurtu zion apirila, baina nik badakit nork lapurtu dizkidan kukupelak, eta Covid izena du.


 

Martina Morais