Pages

2015/05/29

Gorka Urbizu euskara ikasleekin

Atzo, Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu Larraungo AEK-n egon zen, bertako euskara ikasleekin solasean eta kantuan. Ederra izan zen!

Eskerrik asko, Gorka!


2015/05/28

"Loreak" filma

Maiatzaren 29an, ostiralean, Lekunberriko maiatza kulturalaren barruan, "Loreak" filma botako dute Udal aretoan arratsaldeko 20:00etan. Oraindik ikusteko aukerarik ez baduzue izan, anima zaitezte, merezi du eta!


2015/05/14

Igartubeiti baserri-museora txangoa

Maiatzaren 30ean, larunbatean, Igartubeiti baserri-museora joateko txangoa antolatu dugu Sakanako mintzakideekin batera. 

Igartubeiti baserria XVI. mendean eraiki zuten eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren eredu paregabea da.  Gaur egun, barrutik antzinako baserrien egiazko bizitza birsortzen duen museo bihurtu dute eta, bertara joanda, duela lau mende euskal baserria nolakoa zen ikus dezakegu. 


Benetan interesgarria da, hementxe duzue haien web orria, kuxkuxeatzeko: http://www.igartubeitibaserria.eus/museoa

Aukera ezinhobea izan daiteke familiarekin egun eder bat pasatzeko! Eta gogoratu euskaldun guztiei zuzenduta dagoela, beraz, edonor etor daiteke!

Anima zaitezte!

Eman izena 948604704 telefonoan edo larraun@aek.org helbidean.



2015/05/07

Xaboia egiteko tailerra

Datorren asteazkenean, hilaren 13an, Amaralar elkarteko hainbat kidek xaboia egiteko tailerra eskainiko dute. 18:30ean izango da Lekunberriko udaletxean. Sarrera gisa, Mikel Saralegik Amaralar elkartea zer den azalduko digu eta, segidan, Joseba Artzelutsen eskutik, xaboia etxean guk geuk nola egin dezakegun ikasiko dugu.

Parte hartu nahi baduzue, eman izena AEKn aurretiaz (948604704 edo larraun@aek.org).

Anima zaitezte!