Pages

2014/11/24

Abenduak 3, Euskararen Eguna

Urtero bezala, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko dugu. Horretarako, Lekunberrin euskararen aldeko argazki erraldoi bat atera nahi dugu.

Gure herrietan euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako eta euskaraz bizi nahi dugulako etorri geurea den eskubide bat aldarrikatzera.

Noiz: abenduaren 29an
Non: Lekunberriko udaletxean
Ordua: 16:00etan.

Animatu eta parte hartu!! Zuek gabe ezin!



Mendukilora txangoa

Kaixo lagunok:

Datorren ostegunean, hilaren 27an, euskaltegiko ikasleek Mendukiloko kobak ikustera joateko txangoa antolatu dute. Bertan, lehenengo bideo bat ikusiko dugu eta ondoren, ordu beteko bisita gidatua eskainiko digute.

Eguerdiko 14:30etan euskaltegitik abiatuko gara eta 16:30ak aldera itzuliko gara.

Mintzakideok ere gonbidatuta zaudete, beraz, norbaitek interesa badu, deitu 948 607 704 telefonora edota idatzi larraun@aek.org helbidera.

Anima zaitezte!



2014/11/11

Korrika badator!

Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 19an, Urepelen (Nafarroa Beherea) hasi eta martxoaren 29an Bilbon (Bizkaia) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Euskahaldun! da.

Bestalde, Korrika 19k eta AEK-k Durangoko Azoka omendu nahi du. Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu. Zalantzarik gabe, horietako bat da Durangoko Azoka. Ia 50 urteko ibilbidea dauka, 2015ean, 19.Korrika burutuko den urtean, alegia, beteko baitu mende erdia.


2014/11/10

Ruper Ordorika Kantinan

Hurrengo ostiralean, hilaren 14an, Ruper Ordorika etorriko zaigu Lekunberriko Kantinara. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrera doan.

Anima zaitezte!





2014/11/03

Eskuratu Errigora saskiak gure euskaltegian

Aurten ere Errigora egitasmoa martxan jarriko dugu AEK-k, Sortzenek, Ikastolen Elkarteak eta Zazpiak Bat Harreman Sareak. Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Horretarako, 50 euroren truke nafar produktuz osatutako saskia eskuratu ahal izango da gaurtik hasita azaroaren 12ra bitartean. Eskaera Larraungo AEKn egin dezakezue, larraun@aek.org helbidera idatziz edota 948 604 704 telefonora deituz.


Iaz, 8.0000 saskitik gora banatu eta 112.000 euro lortu ziren Nafar hegoaldeko euskalgintzarako. Aurten lorturako diruaren %25 Nafar hegoaldeko hiru proiektuetara joango da; Erriberako ikastolak, Euskaraz bizi eta ikasiko Hamarratz proiektua eta Erriberako AEK.