Pages

2015/02/23

"Aupa Etxebeste!" filma Lekunberriko udaletxean

Otsailaren 24an, asteartean, euskaltegiko ikasleek "Aupa Etxebeste!" film bikaina ikusiko dute Lekunberriko udaletxean, eguerdiko 14:30ean. Mintzakideak ere gonbidatuta zaudete; beraz, nahi izanez gero, bertara agertu!

Anima zaitezte!




2015/02/16

Korrikaren aurkezpen festa

Datorren igandean, hilaren 22an, Korrikaren aurkezpen festa izango da Lekunberrin. Hasteko, arratsaldeko 17:00etan, udaletxeko batzar aretoan korrika desfilea izango da, korrikako arropa erosteko aukera bikaina.

Segidan, "Larraun korrikan" lehiaketa izango da; bertan, Larrauni eta Korrikari buruzko galderak egingo zaizkie lehiatuko diren taldeei. Txapeldunek korrika afarirako txartel bana irabaziko dute.

Ondoren, txokolatada egingo da eta, bukatzeko, Kantinan, arratsaldeko 20:00etan "Neu,e buruben" talde nafarrak kontzertua eskainiko du dohainik.

Animatu eta parte hartu!!!


2015/02/03

Pettiren kontzertua igandean Kantinan

Datorren igandean, otsailaren 8an, Pettik kontzertua eskainiko du Lekunberriko Kantinan. Arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrerak 5 euro.

Animatu!!