Pages

2014/10/27

Mintzataldeen ordutegiak

Kaixo lagunok!

Hauexek dira aurtego mintzataldeen ordutegiak:

- Astearteetan 18:00etan Kantinan.

- Astearteetan 19:30ean Kantinan.

- Asteazkenetan 11:00etan Albin.

- Asteazkenetan 17:30ean Kantinan

- Ostegunetan 17:30etan Kantinan.


Talde batean baino gehiagotan parte hartu nahi izanez gero, dinamizatzaileari jakinarazi.

Izena emateko idatzi larraun@aek.org helbidera edo deitu 655729879 telefonora.

2014/10/22

Anai-arrebak taldearen kontzertua Kantinan

Datorren igandean, hilak 26, dantzarako aukera aparta izango dugu Anai-arrebak taldearen eskutik. Arratsaldeko 20:00etan izango da Lekunberriko Kantinan. Sarrera 5 euroren truke.

Anima zaitezte!




2014/10/15

Mintzakide berriz martxan

Datorren ostegunean, hilak 16, Kantinan geratu gara mintzakide guztiok arratsaldeko 17:00etan taldeen berri emateko eta elkar ezagutzeko.

Hurrengo astetik aurrera, beraz, lotsarik gabe praktikatuko dugu euskara!

Anima zaitez! Deitu 948 604 704telefonora edo idatzi larraun@aek.org helbide elektronikora.




2014/10/09

Mintzakideen topaketa bertan behera

Oso jende gutxi animatu dela ikusirik, Lekunberriko jaien aitzakipean ostiralean egitekoa zen mintzakideon topaketa bertan behera geratu da.


2014/10/07

Mintzakideon lehenengo topaketa

Lekunberriko jaiak direla aprobetxatuz, mintzakideon lehenengo topaketa egitea pentsatu dugu. Herriko jai giroan barneratu, pote batzuk hartu, elkar ezagutu eta, batez ere, ongi pasatzea izango da gure helburua!

Hitzordua: urriaren 10ean, ostiralean, arratsaldeko 18:00ak inguruan Amairu tabernan.

Anima zaitezte!