Pages

2015/04/13

Berriz sagardotegira!

Kaixo lagunok!

Datorren ostegunean, hilaren 16an, euskaltegiko talde batek afaria antolatu du Oderizko sagardotegian eta, jakina, mintzakideak ere animatu nahi izan ditu. Afaria gaueko 21:00ak aldera izango da. Beraz, badakizue, animatzen bazarete, eman izena aurretiaz euskaltegian 948 604 704 telefonora deituz.

Parte hartu!