Pages

2013/11/25

Etxarrin auzo-konpostagailuak bisitatzen

Joan den larunbatean, hilaren 23an, Etxarri-Aranatzen bildu ginen Lekunberriko eta Sakanako mintzakideok. Irteera horretan, konposta zer den ikasi genuen eta herriko bi auzo-konpostagailu bisitatu genituen. Zinez interesgarria izan zen!

Tarteka euria egin zuen arren, ederki egon ginen. Eskerrik asko Idoiari eta hurbildu zineten guztioi!


2013/11/18

Konposta saioa Etxarri-Aranatzen


Datorren larunbat goizean, hilaren 23an, Etxarri-Aranatzen konposta saioa antolatu dugu Sakanako mintzakideekin batera. Bertan, bi auzo-konpostagailu bisitatuko ditugu eta konposta zer den ikasiko dugu. Anima zaitezte, interesgarria izango da eta!



2013/11/12

Mintzakide Taldeak

Hauexek dira une honetan martxan dauden mintzataldeak:

Astelehenetan 10:00etan Ainhoan

Astearteetan 19:00etan (tokia zehazteke)

Asteazkenetan 17:30ean Kantinan

Ostegunetan 10:00etan Albin

Ostegunetan 18:00etan Kantinan

Talde horietan edo beste ordutegi batean parte hartzeko, jarri gurekin harremanetan. Anima zaitez!

Tlf: 948 604 704
larraungomintzakide@yahoo.es




2013/11/08

Errigora

Errigora ekimena: 50 euroren truke, Nafarroako produktuez osatutako saski bikain hau jaso dezakezu. Merkatuko prezio berean, baina, desberdintasun nabarmen batekin: %25 "zona no vascófona" izendatutako euskalgintzari bideratuko zaio. Egin zure ekarpena euskarari, euskalgintzari, auzolanari, geure nekazaritzari...!!!