Pages

2014/05/30

Matrikulazio eskaintza berezia

2014/15 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena orain emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta:
Ekainaren 20a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako abantaiala hauek izango dituzte:
  • %5eko deskontua 14-15 ikasturteko matrikularen prezioan
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
  • 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
  • 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenute, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Irailaren 29tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.
Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 // 946 464 000
Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 20a baino lehen eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!


No comments:

Post a Comment