Joan den larunbatean, hilaren 23an, Etxarri-Aranatzen bildu ginen Lekunberriko eta Sakanako mintzakideok. Irteera horretan, konposta zer den ikasi genuen eta herriko bi auzo-konpostagailu bisitatu genituen. Zinez interesgarria izan zen!
Tarteka euria egin zuen arren, ederki egon ginen. Eskerrik asko Idoiari eta hurbildu zineten guztioi!