Pages

2013/05/15

Mintzakide aurrera!!

Gaur mintzakideko 2 talde desberdinetako partaideak elkartu gara Lekunberrin, elkarrekin zerbait hartzera, eta datorren asteartean berriro elkartuko gara beste 2 taldeko partaideak Betelun.

Ikasturte amaierako bazkaria



MAIATZAK 31 – 14,00etan
Larraungo AEKko ikasleak + mintzakideko partaideak elkartuko gara

MUGIROKO OSTATUAN

Animatu eta izena eman!! (maiatzaren 29a baino lehen)

Ordu bat doan ekimena



Kaixo lagun,
e-posta honen bitartez Larraungo AEK-k, maiatzaren 25ean, 12.00etan Lekunberriko Herriko Plazan,
antolatu duen Ordu bat doan ekimenera gonbidatzen zaitu.

Nafarroako AEK-k Ordu bat doan izeneko kanpaina martxan jarri du. Ordu baten bidez euskaraz komunikatzen lagundu nahi dizugu, doan. Horixe baita AEK-ko euskaltegion lana: jendarteari zuzendutako zerbitzua. Berezkoa dugun hizkuntza ...doan ikasi ahal izatea. Nafarroako Gobernuak egin ezean, geuk, herritarrok, egin dezakegu.

Ikusten duzunez, salaketa kanpaina bat da, horregatik zure parte hartzea eskatzen dugu.

Izena eman behar da, taldeak eta klaseak bideratzeko. Zure izena eta maila adierazi.

larraun@aek.org
948604704

Eskerrik asko
Larraungo AEK