Pages

2013/05/17

Mintzakideko taldeak elkarturik

 
Aupa lagunak!
Azkeneko hilabeteetan ekintzak antolatu dira asteburuan (gaztategia, peru-harrira bisita) eta ikusi da jendea asteburuetan lana edo familia dela eta, ez dela animatzen, horregatik, uste dut astean zehar elkartzea errazagoa dela.
Aurreko asteazkenean, mintzakideko 2 talde elkartu ginen zerbait hartzera kantinan eta hurrengo astelehen honetan, maiatzak 20, batzuk Betelura joango gara Beteluko taldearekin egotera. 6:30etan gelditu gara Albi taberna kanpoan kotxez joateko.
Eta ostegun honetan, maiatzak 23, eskolan geldituko gara beste talde batekin 15:00etan beraiekin paseatzeko joateko.
Animatzen zareten guztiak, badakizue!!
 

No comments:

Post a Comment