Pages

2013/05/24

Ordu bat doan ekainaren 13ra pasa da!!




Kaixo lagun,
biharko, maiatzak 25erako antolatua genuen Ordu bat doan ekimena bertan behera uztea erabaki dugu.
Alde batetik 2k bakarrik eman dute izena eta biharko eguna ez dela aproposena ikusi dugu (EGA azterketa, gazteak azterketetan, eguraldi txarra...), horregatik ekainean beste saiakera bat egingo dugu, EKAINAREN 13an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, beraz,
ANIMATU ETA IZENA EMAN!

Nafarroako AEK-k Ordu bat doan izeneko kanpaina martxan jarri du.
Ordu baten bidez euskaraz komunikatzen lagundu nahi dizugu, doan.
Horixe baita AEK-ko euskaltegion lana: jendarteari zuzendutako zerbitzua.
Berezkoa dugun hizkuntza doan ikasi ahal izatea.
Nafarroako Gobernuak egin ezean, geuk, herritarrok, egin dezakegu.

Ikusten duzunez, salaketa kanpaina bat da, horregatik zure parte hartzea eskatzen dugu.

Izena eman behar da, taldeak eta klaseak bideratzeko. Zure izena eta maila adierazi.

larraun@aek.org
948604704

No comments:

Post a Comment