Pages

2013/05/22

Ordu bat doan Lekunberrin


Larraungo AEK-k, maiatzaren 25ean, 12.00etan Lekunberriko Herriko Plazan,
antolatu duen Ordu bat doan ekimenera gonbidatzen zaitu.

Nafarroako AEK-k Ordu bat doan izeneko kanpaina martxan jarri du.
Ordu baten bidez euskaraz komunikatzen lagundu nahi dizugu, doan.
Horixe baita AEK-ko euskaltegion lana: jendarteari zuzendutako zerbitzua.
Berezkoa dugun hizkuntza doan ikasi ahal izatea.
Nafarroako Gobernuak egin ezean, geuk, herritarrok, egin dezakegu.

Ikusten duzunez, salaketa kanpaina bat da, horregatik zure parte hartzea eskatzen dugu.

Izena eman behar da, taldeak eta klaseak bideratzeko. Zure izena eta maila adierazi.

larraun@aek.org
948604704

Ikusi:

http://www.youtube.com/watch?v=NTraJ-mJJ8M&feature=share


No comments:

Post a Comment